2010/01/27

Asentsio belarra - Artemisa Absinthium



Orokorrean sabeleko minentzako.

Ur irakinda hartzen da, hau da infusioan.


Arto bizarra


Giltzurrunak garbitzeko. Pixa egin ezinik egonez gero, arto bizarraren ura hartu. Hiru aldiz. Hobekuntza sumatzen den heinean, utzi hartzeari.

Anboliporrua - Asphodelus albus



Aurpegiko orban mota bat kentzeko.

Amabirjin belarra - Hypericum androsaemum










Ebaki ttiki eta ertainak sendatzeko.

Ebaki belarra neguan galdu egiten denez, hau erabiltzen dugu harren ordez.

Hosto bat ebakiaren gainean jarri eta lotu trapu batekin.


2009/04/23

Maradi Baserriko Sendabelarrak web orria

Osatu behar da oraindik baina, hemen daukazue ikusi nahi baduzue, ea zer iruditzen zaizuen.

http://www.telefonica.net/web2/maraikosendabelarrak

2009/03/01

Maraiko Sendabelarrak "Objetivo Euskadi" saioan.

Pasa den otsailaren 20an izan zen emanaldia ETB2an.

Nahi baduzue ikusi hemen daukazute lotura:

Objetivo Euskadiko saioa.

2008/11/08

Gazteluko saioa

Atzo ostirala, Gaztelun egon ginen kultur elkartekoek sendabelarrei buruz antolatu zuten saio batean, gure esperientziak kontatzen. Oso aberasgarria izan zen, guk gurea azaldu ez ezik bertara hurbildu zirenak beraien jakinduria konpartitu baitzuten. Bi ordu inguru iraun zuen eta oso gustura gelditu ginan denak. Beraz eskerrik asko Gaztelukoei.